XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun.

1. Oso sentsazio estrainioa sentitzen da, nonbait, lurpean lan egitean.

Ez al duzu uste?.

Zer tenperatura egiten duela uste duzu meategiaren barruan?.

2. Nola irteten dira gero meatzariak meategitik kanpora?.

(Igongailu berezi batzutan).

3. Argi guztiak elektrikoak dira, baita meatzariek kaskoetan darabiltzatenak ere.

Meategian inoiz ez da piztu behar sugarrik ezta erre, zeren eta leherketak sorteraz bait ditzakete.

4. Begira ikatz-zatiek zeinen forma eta tamaina desberdinak dituzten.

Makina izugarriek ateratzen dituzte meetatik eta zinta garraiatzaileetan kargatzen dituzte.

Ikasi: Besteek zer sentitzen duten igartzen.

Haurrak askoz hobeto ulertuko du meategiko lan zaila meatzarien sentimenduak aztertzen irakasten badiezue.

Nola uste duzu sentitzen direla meatzari hauek lanegunaren ondoren? Nekaturik? Zikin aurkitzen al dira? Beroa al dute?.

Zer uste duzu itxaron dezaketela irrikaz eta gogo biziz? Dutxa? Janari beroa? Aire garbia arnastea? Eguzkiaren argia ikustea?.

Zer pentsatzen dute beren lanaz? Beti ikaraturik dabiltzala uste al duzu? Ala kezkaturik? Bakarrik sentitzen al dira?.

Zer gerta litekeen igartzen.

Meategietan ezbeharrak gerta litezkeelako esajeratuz haurrak ikaratu behar ez badituzue ere, marrazkian badago nahikoa zantzu haurrei aditzera emateko meatzarien lana gogorra eta arriskutsua dela.

Teknikariak gas arriskutsurik ez dagoela meategian egiaztatzen ari dira eta makineria aztertzen ongi funtzionatzen duen ala ez ikusteko.

Zer gerta liteke gasa egonez gero? (Meatzariek eragozpenak izango lituzkete arnasa hartzeko, eta abarrerako).

Zer gerta liteke makineriak txinpartak jaregingo balitu? (Leherketak sorteraz litzake).

Zer gertatuko litzateke orduan? (Meategiaren sabaia behera eroriko litzatekeela, argiak itzaliko liratekeela eta meatzariak zatarri artean harrapaturik geratuko liratekeela eta salbamendu-ekipoek erreskatatu beharko lituzketela, eta abar).

Kontakizuna eta ariketak 63. orrialdean.